Mendizaletasuna eta umeentzako filma Soreasuren denboraldi berriko lehen asteburuan

Uztarria.eus 2018ko ira. 14a, 14:38

Udako etenaldia amaituta, gaur hasiko da zine denboraldia Soreasu antzokian, eta ikus-entzunezko hiru lan emango dituzte asteburuan. Batetik, Paradisu zine klubak eta Kulturaz kooperatibak abiatutako Azpeitia-AnnapurnaII 1986 proiektuaren bidez gauzatutako bi dokumentalak eskainiko dituzte gaur eta bihar: Ametsen harria eta Annapurna II 1986. 1986an, bost mendizale azpeitiarrek Annapurna II mendira egin zuten espedizioaren Annapurna II 1986 dokumentala berreskuratu eta digitalizatu zuten iaz, eta dokumental hori eskainiko dute bihar eta igandean. Yuri Agirre azpeitiarrak zuzendu duen Ametsen harria dokumentalak, berriz, duela 32 urteko espedizio hura nola prestatu zuten erakusten du. Gaur aurkeztuko dute Ametsen harria dokumentala, 19:00etan.

Horrez gain, Oihaneko kuadrilla umeentzako filma emango dute igandean, euskaraz. 16:30ean izango da emanaldia.

Hona hemen Soreasu antzokiko zine karteldegia:

Irailak 14, ostirala

19:00. Ametsen Harria. 

Irailak 15, zapatua

22:00. Annapurna II 1986.


Irailak 16, igandea

16:30. Oihaneko kuadrilla.

19:30. Annapurna II 1986.

Irailak 17, astelehena (ikusleen eguna)

21:00. Annapurna II 1986.