Bake prozesuak hizpide izan ditu Harold Goodek

Uztarria.eus 2018ko ira. 14a, 12:27

Dozenaka lagun elkartu zen atzo, osteguna, Harold Good (1937, Derry, Irlanda) apaiz protestanteak Sanagustin kulturgunean eskaini zuen hitzaldian. Nekane Zinkunegi kazetariak gidatuta, luze aritu zen Good bake prozesuen inguruan hizketan. "Halako prozesuetan gobernuei beti eskatzen diedana da elkarrizketa serio eta zintzo bat egin dezatela", azpimarratu zuen. Dena den, adierazi zuen bake prozesua gauzatzeko "gizarte osoak" egin behar duela lana. "Guztiena da ardura, ez gobernuena bakarrik".

90eko hamarkadan, IRAren desarme prozesuan parte hartu zuen Goodek, eta ETAren armagabetze prozesuan Bakearen Artisauekin aritu zen lanean. Azken 13 urteetan etorri izan da Euskal Herrira, eta egun, gizartean "bestelako giro bat" antzematen duela esan zuen hitzaldian.