Ametsa egi bihurtu zutenekoa

Urola Kostako Hitza 2018ko ira. 13a, 16:30
Iban Izagirrek ilustratu du dokumentala. Irudian, Izarraizko harrobiko ilustrazioa. (Iban Izagirre)

'Annapurnall_86' proiektuaren barruan, 'Ametsen harria' dokumentala zuzendu du Yuri Agirre azpeitiarrak. Bihar aurkeztuko dute lana, Azpeitiko Soreasu antzokian.

Azpeitia-AnnapurnaII 1986 espedizioaren memoria berreskuratzeko proiektuaren azken lanak argia ikusiko du bihar. Iaz abiatu zuten egitasmoa Azpeitiko Paradisu zine klubak eta Kulturaz kooperatibak, 1986an bost mendizale azpeitiarrek Annapurna II mendira egin zuten espedizioaren dokumentala, Annapurna II 1986, berreskuratzeko eta digitalizatzeko asmoz —Euskadiko Filmategian gordeta zegoen lana ordura arte—. Baina proiektu horrek bazuen bigarren helburu bat: mendizale haiek “abentura” hori nola prestatu zuten gogorarazteko beste dokumental bat egitea. Hain zuzen ere, lan horren emaitza ikusi ahal izango da bihar Soreasu antzokian: Ametsen harria.

Yuri Agirre arduratu da ikus-entzunezkoa zuzentzeaz. Duela 32 urte, Agustin Arenasek, Agustin Madrazok, Josu Bereziartuak, Jose Mari Azpiazuk eta Jabier Maizek espedizioa nola prestatu zuten jaso du dokumentalean azpeitiarrak, eta, horretarako, haien testigantzak bildu ditu. Artxiboko argazkiekin osatu du dokumentala, eta Iban Izagirre artista azpeitiarrak ilustrazioak egin dizkio dokumentalean aparteko istorio bat kontatzeko.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren atarian.