Jone Urkizu nagusi, Canfranc-Canfranc ultratrailean

Uztarria.eus 2018ko ira. 12a, 12:28

Jone Urkizu azpeitiarrak Canfranc-Canfranc ultratrail proba irabazi du. Azpeitiko korrikalariak joan den asteburuan jokatu zuen proba Canfranc (Huesca, Aragoi, Espainia) inguruko mendietan. Guztira, 75 kilometro dituen lasterketa da Canfranc-Canfranc, eta 6.500 metroko desnibela du. Urkizuk 15 ordu eta 38 minutu behar izan zituen helmugara iristeko, eta denbora hori eginda aurrena sailkatu zen emakumezkoen mailan.