Izarraizpeko baratzeetako erabiltzaile baten kexa

Uztarria.eus 2018ko ira. 12a, 12:41

Izarraizpeko baratzeetako erabiltzaile batek bidali ditu argazkiok Uztarriara. Irudietan, Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Izarraizko Atea parkearen artean dauden baratzeetatik hartutako barazkiak txikituta eta sakabanatuta ikusten dira, ikastola ondoko bizikletentzako bidean. "Azkenaldian, argazkietan ikus daitezkeen gertaeren antzekoak pairatzen" ari direla azaldu du erabiltzaileak. Horrez gain, baratzeetako etxolatik erremintak lapurtu dizkietela dio, eta gertaerra horiek "salatu" nahi dituela.