Lastur-Deba mendi irteera antolatu du Baigerak hilaren 22rako

Uztarria.eus 2018ko ira. 11a, 16:38

Dagoeneko zabalik dago txangoan parte hartzeko izen-ematea, eta irailaren 19a izango da horretarako azken eguna. 

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak Lastur-Deba mendi irteera egingo du irailaren 22an, zapatua. Txangora animatzen diren lagunak San Martin egoitza aurretik irtengo dira autobusez Lasturrera, 08:30ean. Ibilaldia amaitu ostean, parte-hartzaileek hamaiketakoa egingo dute Debako jubilatuen elkartean. 

Irteetan parte hartu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez, 10 euro ordainduta. Izen-ematea Baigeraren bulegoan egin beharko da hilaren 19a baino lehen, astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.