Irailaren 30era arte aurkez daitezke irudiak Klik! argazki lehiaketara

Uztarria.eus 2018ko ira. 10a, 15:47

Uda iristearekin batera, Orkatz kultur elkarteak Klik! argazki lehiaketa jarri zuen martxan, eta hilaren 30ean itxiko da irudiak bidaltzeko epea.

Urtero moduan, Euskal presoak gai gisa hartuta, opor garaian presoen aldeko banderola agertzen den irudiak atera beharko dituzte herritarrek Klik! lehiaketan parte hartzeko. 

Irudiak orkatzke@gmail.com helbidera bidali beharko dira irailaren 30a baino lehen. Behin data hori igarota, lehiaketara aurkeztutako irudi guztiekin erakusketa jarriko dute Orkatz tabernan, eta herritarrek emandako bozen bidez erabakiko da argazki irabazlea.