Waqar Ali, Azkoitiko Kricket Txapelketako jotzaile onena

Uztarria.eus 2018ko ira. 10a, 13:34

Azkoitiko VII. Kricket Txapelketa jokatu dute asteburuan, hango kricket taldeak eta udalak antolatuta, eta Azpeitiko eta inguruko taldeak lehiatu dira hango Oteiza frontoietan. Hain zuzen ere, Azkoitiko, Azpeitiko, Aguraingo, Arrastateko, Eibarko, Ordiziako, Zumarragako eta Urretxuko taldeek jokatu dituzte partidak, eta Azpeitiko taldea bigarren sailkatu da, Arrasateren aurretik. Azpeitiko taldeko Irfan Tibik eta Waqar Alik (argazkian, erdian) jaso zuten garaikurra, eta Alik, gainera, Txapelketako Jotzaile onenaren saria ere eskuratu zuen. (Argazkia: Azkoitiko Udala)