Itsasik bihar zabalduko du dantza eskolan izena emateko epea

Uztarria.eus 2018ko ira. 10a, 13:16

Izen-ematea bihar, asteazkenean eta ostegunean egin ahalko da, Itsasik Urola kalean duen lokalean. 6 urtetik gorako Lehen Hezkuntzako eta DBHko neska mutilek eman dezakete izena Itsasiren dantza eskolan. Urteko kuota 60 euro ordaindu beharko da. 

Itsasi Euskal Kultur Taldeak aurtengoan ere dantza eskola jarriko du martxan, eta bertan aritzeko interesa dutenek aste honetan egin beharko dute izen-ematea. Hain zuzen, bihar, asteartea, asteazkenean eta ostegunean egongo da izena emateko aukera, Itsasiren lokalean (Urola kaleko 6. zenbakian), 17:30etik 19:00etara. 6 urtetik gorako Lehen Hezkuntzako eta DBHko neska mutilek eman dezakete izena Itsasiren dantza eskolan. Urteko kuota 60 euro ordaindu beharko da. 

16 urtetik gorako edonork dantzan hasteko gogoa izango balu, kultur taldeko kideekin harremanetan jarri besterik ez du, 943-15 18 49 telefono zenbakira deituta.