Irailaren 8ko hitzordua Kizkitzan

Uztarria.eus 2018ko ira. 9a, 19:37

Atzo, irailak 8, amabirjin ugariren festa egunak ospatu zituzten bazterretan; horien artean, Mandubitik gora eta Itsasoko lurretan dagoen Kizkitzako Amaren festa. Urrestillan, Aratzerrekan, Nuarben eta Matxinbentan batik bat, hitzordu berezia izan da beti Kizkitzako eguna. Usadioa garai batean bezain jendetsua ez izan arren, oraindik asko dira irailaren 8an Kizkitzara eta Mandubira txangoa egiten dutenak, egun pasa batzuk eta joan-etorri laburragoetan besteak. Atzo, zapatua izanda eta eguraldi bikainarekin, ez ziren gutxi izan Kizkitzako usadioa berritu zutenak.

(Argazkiak: Itsasoko Udala eta Igor Agirrezabala)