Argazki elkarteko kideen erakusketa berria ikusgai, Lagun Onak MBren tabernan

Uztarria.eus 2018ko ira. 6a, 17:30

Azpeitiko Argazki Elkarteak erakusketa berria jarri du ikusgai Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan. Joan zen asteartean zintzilikatu zituzten irudiak tabernako hormetan, eta ohi bezala elkarteko argazkilarien irudiak dira denak. Oraingo honetan Iñaki Aranbururen, Ramon Etxeberriaren eta Iñaki Etxenagusiaren irudiak dira erakusgai daudenak. Erakusketa ikusi nahi duten lagunek urriaren 19a arte izango dute argazkiak ikusteko aukera mendi bazkunaren tabernan.