Euskal Jaien barruan, azoka berezia egin zuten atzo Ordizian, eta askotariko sariak banatu zituzten egunean zehar, hala nola gazta lehiaketakoa, ganaduei eta oiloei lotutakoak nahiz barazkien txapelketakoak. Ganaduen txapelketatik bi sari ekarri ditu Azpeitira Iñaki Alkorta ganaduzaleak; izan ere, 12 eta 18 hilabete bitarteko bigantxen artean, bigarren saria eskuratu zuen Azpeitiko Garagartza Gain baserriko kideak, baita 7 eta 9 urte baino gehiagoko behien saileko hirugarren saria ere. (Argazkia: Goierriko Hitza)