Argazki elkartekoen barne lehiaketako irudien erakusketa ikusgai, Sanagustinen

Uztarria.eus 2018ko ira. 5a, 13:27

Atzotik ikusgai daude Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek 2017ko 12x12 barne lehiaketara aurkeztutako hainbat irudi, Sanagustin kulturgunean. Bertaratzen direnek 2017ko azken sei hilabetekoan aurkeztutako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte kulturgunean, hilaren 18a bitartean. Honako argazkilari hauen irudiak daude ikusgai: Alberto Beloki, Valen Garcia, Iñigo Olarte, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Javier Bastida, Juan Mari Ibarzabal eta Gorka Arregi.

Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek hilero argazki bat aurkezten dute –urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera–, eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dituzte.