Goenako zaborraz, berriro kexu

Uztarria.eus | Herria
2018ko ira. 4a, 13:06

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Joan den zapatuan, hilak 1, Goenan atera zituen irudiok argazkiak bidali dituen herritarrak. Pilatutako zaborra eta denetariko hondakinak ikus daitezke irudietan, eta argazkien egileak Goenako zabortegi berria izenburua jarri die. Herritarrak Goenako eta, oro har, herriko zenbait txokotako zikinkeriaz "kezka" agertu du: "Neurri desberdinean bada ere, Azpeitiko edozein kale, parke edo txoko da zabortegi bat. Horrelakoak gara; are gehiago hilabeteko azkenengo ostegunean traste handiak kalean uzteko aukera ez dagoenetik".  Hori dela eta, traste handiak botatzeko erraztasunak eskatu ditu argazkiaren bidaltzaileak, eta zaborra "edonon" botatzen dutenei arduraz jokatzeko eskatu die.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2018-09-04 : 18:51

Lapatx berriak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu