Bertaneko merkatariek Stock Azoka egingo dute hilaren 21ean eta 22an

Uztarria.eus 2018ko ira. 4a, 12:56
Iazko Stock Azokako irudia.

Azoka Plazan izango da egitasmoa, ostiral arratsaldean eta larunbat goizean nahiz arratsaldean. Elkarteko 38 saltokik askotariko produktuak jarriko dituzte egun horietan salgai.

Bertan merkatari elkarteak Stock Azoka antolatu du irailaren 21erako eta 22rako. Azoka Plazan izango da egitasmoa, ostiral arratsaldean eta larunbat goizean nahiz arratsaldean. Elkarteko 38 saltokik askotariko produktuak jarriko dituzte egun horietan salgai, hala nola arropa, oinetakoak, bitxiak, osagarriak, etxerako tresnak, kirol arropa eta abar. Erdikaleko, plazan eta Jose Artetxe kaleko hainbat saltokik atarira aterako dituzte eskaintzak.

Bertanek datorren astean egingo du Stock Azokaren aurkezpena, eta orduan emango ditu ekimenaren gaineko xehetasun guztiak.