Pello Segurola eta 'Argi' garaile, Gipuzkoako Arraza Libreko XX. Artzain Txakur Lehiaketan

Uztarria.eus 2018ko ira. 3a, 14:38

Gipuzkoako Arraza Libreko XX. Artzain Txakur Lehiaketa jokatu zuten atzo, irailak 2, Zestoako futbol zelai zaharreko belardian. Orotara, zazpi artzainek eta haien txakurrek jokatu zuten txapelketa, eta 17:30ean hasi ziren sariketarekin. Proba guztiak egin ostean, Pello Segurola matxinbentarra eta haren txakur Argi izan ziren nagusi sailkapenean, 298 punturekin. Haien atzetik, bigarren sailkatu ziren Manuel Gorriti aizarnazabaldarra eta Indar txakurra, 292 punturekin. Jose Antonio Arrillaga elgoibartarra eta Lagun gelditu ziren hirugarren postuan, 280 punturekin. 

Hona hemen sailkapena osorik:

1- Pello Segurola eta Argi (Matxinbenta)

2- Manuel Gorriti eta Indar (Aizarnazabal)

3- Jose Antonio Arrillaga eta Lagun (Elgoibar)

4- Pello Segurola eta Txiki (Matxinbenta)

5- Jose Luis Saizar eta Rex (Zarautz)

6- Jose Ramon Orbegozo eta Alai (Azpeitia)

7- Mikel Garaiar eta Argi (Narrondo)

8- Inaxio Etxeberria eta Fina (Azpeitia)

Argazki bilduma osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.