Ohiko ordutegia izango du Udal Liburutegiak astelehenetik aurrera

Uztarria.eus 2018ko abu. 31a, 16:24

Astegunetan goizez zein arratsaldez irekiko dute Enparan Dorretxeko liburutegia, 09:30etik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan, aldiz, goizez bakarrik izango da zabalik.

Udako oporrak igarota, Udal Liburutegiak ohiko ordutegia izango du astelehenetik, hilak 3, aurrera. Aurrerantzean, astegunetan goizez eta arratsaldez irekiko dituzte Enparan Dorretxeko liburutegiko ateak. Goizetan 09:30etik 13:00etara egongo da zabalik liburutegia. Arratsaldeetan, berriz, 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan goizez bakarrik irekiko dute, 09:30etik 13:00etara.