Uharteko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Basanderiek asanbladak biharko

Uztarria.eus | Gizartea
2018ko abu. 29a, 15:38

Plazan egingo dute kontzentrazioa 19:00etan hasita, Aski da! Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean. Eraildako emakumearen senarra preso sartu zuten atzo, hura hiltzea egotzita.

Azpeitiko Basanderiek asanblada feministak elkarretaratzea egingo du bihar, osteguna, Uharten (Nafarroa) jazotako hilketa matxista salatzeko. Plazan egingo dute elkarretaratzea 19:00etan hasita, Aski da! Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean. Asanblada feministak herritarrei dei egin die kontzentraziora ager daitezen. 

Joan zen larunbatean aurkitu zuten eraildako emakumea Uharten. Zaurituta zegoen orduan, eta Nafarroako Ospitale Guneko larrialdi zerbitzura eraman zuten anbulantzian. Han hil zen astelehenean. Eraildako emakumearen senarra preso sartu zuten atzo, hura hiltzea egotzita. Espainiako Gobernuak indarkeria matxistaren kasua izan dela baieztatu du. Horren aurretik ere martxan ziren indarkeria matxistaren salaketak. Gaur, asteazkena, elkarretaratzea egin dute Uharten hilketa salatzeko. Euskal Herriko mugimendu feministak biharko deitu ditu kontzentrazioak Bilbon, Gasteizen eta Donostian.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu