Premietxeberri eta Iñaki Odria saritu dituzte Euskal Herriko Limousin Txapelketan

Uztarria.eus | Gizartea
2018ko abu. 29a, 09:00

Azpeitiko Premietxeberri baserriak eta Iñaki Odria ganaduzaleak hainbat sari jaso zituzten igandean, hilaren 26an, amaitu zen Euskal Herriko Limusin Ganadu Txapelketan. San Bartolome festak ospatu dituzte Elgoibarren, eta hango jaietan jokatu dute txapelketa.

Azpeitiarrei dagokienez, Premietxeberrik eta Iñaki Odriak hartu dute parte txapelketan, eta horiek ez dira esku hutsik itzuli herrira. Izan ere, Iñaki Odriak hirugarren saria jaso du 10 eta 13 hilabete arteko txahal emeen sailean, eta lehenengo saria eman diote hamabi hilabetetik beherako zekorrenetan; Premietxeberri baserriak, berriz, bigarren saria eskuratu du 24 eta 48 hilabete arteko idiskoen sailean.

Argazkia: Barren.eus

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu