Dagoeneko jaso daitezke tonbolako sariak Uztarriaren erredakzioan

Uztarria.eus 2018ko abu. 29a, 11:21

Tonbolako zozketako zenbaki saridunak dituztenek Uztarriaren egoitzara joan beharko dute sarien bila, irailaren 14a baino lehen. Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere tonbolako opariak jasotzeko aukera izango dute irailean zehar. Uztarriak eskerrak eman nahi dizkie tonbola posible egin duten laguntzaile guztiei.

Abuztuko azken astea iristearekin batera, ohiko lanetara itzuli da Uztarria Komunikazio Taldea. Horrenbestez, Saninazioetako Uztarriaren tonbolan sariren bat egokitu zitzaien lagunek beren sariak jaso ditzakete dagoeneko komunikazio taldearen bulegoan, Perez Arregi plazako 1. zenbakian, hain zuzen. 

Abuztuaren 1 gauean itxi zituen Uztarriak aurtengo saninazioetan Erdikalean irekita izan duen tonbola, zozketa egin ostea. Honako hauek izan ziren zozketaren zenbaki saridunak:

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 6038
  • Ordezko zenbakia: 5457

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Halcon Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 1984
  • Ordezko zenbakia: 8782

Netbooka, Ukabi Informatika dendaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 7986
  • Ordezko zenbakia: 4210

Zenbaki saridunak dituztenek irailaren 14ra bitartean pasatu beharko dute Uztarriaren erredakziotik. Opariaren jabeak bi aste horietan agertzen ez badira, ordezko zenbakiak dituztenek bi aste gehiago izango dituzte sariak jasotzeko: irailaren 17tik 28ra.

Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean zehar tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute sariak jasotzera.

Eskerrik asko!

Beste urte batez, komunikazio taldeak eskerrak eman nahi dizkie tonbola irekitzea posible egiten duten laguntzaile guztiei. Bertan merkatarien elkarteak eta herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ile-apaindegik, harategik, gozotegik eta abarrek babestu dute ekimena. Uztarriak diru-sarrera propioak lortzeko jarri zuen martxan tonbolaren proiektua duela hamar urte, eta bizirik jarrai dezan, beharrezkoa da babesle guztien laguntza, baita tonbola irekita egoteko txandak egiten dituzten herritarren laguntza ere. Eskerrik asko guztiei, benetan!

Honako saltoki, taberna, jatetxe, ile-apaindegi, harategi eta gozotegi hauek lagundu dute Uztarriaren tonbola aurten: