Kiroldegiko teilatua konpondu dute

Uztarria.eus 2018ko abu. 28a, 13:10

Kiroldegiko teilatua berritzeko lanak egin ditu Udalak uda sasoian. Hain zuzen ere, uztailean hasi zen erakundea kiroldegiko kantxaren gaineko sabaia konpontzen, eta dagoeneko bukatu dituzte obrak. 42.601,42 euroko aurrekontua izan dute berritze lanek.

1990. urtean eraiki zuten kiroldegia, eta Udalak adierazi duenez, orduz geroztik ez da konpondu teilatua, nahiz eta unean uneko arazoei irtenbidea emateko hainbat neurri hartu izan dituzten. Azken urteotan itukinekin gero eta arazo gehiago sortzen zirela ikusita erabaki zuen Udalak teilatuan obra egitea.