Xabier Iturraldek errekortari onenaren saria jaso du Chivan

Uztarria.eus | Besterik
2018ko abu. 26a, 18:02

Joan zen ostiralean egin zuten erakustaldia Valentziako herrian. Castellongo eta Gipuzkoako errekortarien eskoletako kideek eskaini zuten saioa. Iturraldek egindako lana nabarmendu zuten antolatzaileek, eta oroigarria jaso zuen. "Gustura" itzuli da azpeitiarra herrira.

Gipuzkoako taldeko kideak Chivan. Beheko ilaran eskuinetik lehena da Iturralde. (Xabier Iturralde)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Xabier Iturraldek (Azpeitia, 2000) errekortari onenaren saria jaso zuen joan zen ostiralean Chivan (Valentzia) egindako erakustaldian. Castellongo eta Gipuzkoako errekortarien eskoletako talde banak eskaini zuten saioa; 23 urtez azpikoak ziren errekortari guztiak. Fernando Machancosesen zezenekin egin zituzten errekorteak, eta Iturralde "gustura" itzuli da egindako lanarekin. "Normalean Euskal Herriko txapelketetan aritzen gara gu, eta oraingoan aukera izan dugu kanpoko jendea ezagutzeko eta ganadu desberdina ikusteko", azaldu du Iturraldek.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu