Artoaren bueltan elkartu dira dozenaka lagun Ekoetxean

Uztarria.eus 2018ko abu. 26a, 15:16

Artoa aletzen, ehotzen, taloak egiten eta artaburuen hostoekin eskulanak osatzen ikasi ahal izan dute dozenaka gaztetxok gaur, igandea, Ekoetxearen kanpoaldeko Xaguxatar parkean. Ekoetxeak antolatutako saioa Kimu Bateko eta Sakona etxalde ekologikoko kideek eskaini dute, eta haurrek, gaztetxoek eta horien familiako kideek gogotik gozatu dute ordu eta erdi pasatxoko saioarekin.

Ekoetxeak udan antolatu duen bigarren ikastaroa izan da gaurkoa; izan ere, uztailean kokedama teknika ezagutu ahal izan zuten bertaratutako herritarrek.