Artoaren inguruko ikastaroa izango da igandean Ekoetxean

Uztarria.eus 2018ko abu. 21a, 11:25

Artoa aletzen, ehotzen, taloak egiten eta artaburuen hostoekin eskulanak osatze ikasi ahal izango da bertan. Saioa Ekoetxean izango da, 11:00etatik 12:30era bitartean. 6 eta 12 urteko haurrei eta gaztetxoei zuzendutako ikastaroa doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da.

Artoa aletzen, ehotzen, taloak egiten eta artaburuen hostoekin eskulanak osatzen ikasteko saioa antolatu du Ekoetxeak datorren iganderako, abuztuaren 26rako. Saioa 11:00etatik 12:30era izango da, eta 6 eta 12 urte arteko umeei eta horien familiei zuzenduta dago. Ikastaroa doan eskainiko dute, baina aurrez izena eman behar da 943-81 24 48 telefonora deituta.