Zentenarioko etxeen atariak, berrituta

Uztarria.eus 2018ko abu. 18a, 12:07

Arana kaleko Zentenarioko etxeen atariak berritu ditu Udalak. Hainbat fasetan egin dituzte lanak, eta azken fasean 2 eta 4 atarien aurreko zorua berritu eta baranda berria jarri dute. Lanak egiterako hainbat bilkura egin zuen Udalak bizilagunekin, eta erakundearen arabera, "haien ekarpenekin" egin dituzte berrikuntze lanak. Lanen aurrekontua 21.000 euro ingurukoa izan da.