Hainbat dantzari azpeitiarrek parte hartuko dute gaur Azkoitiko Helduen Binakako Dantza Txapelketan

Uztarria.eus 2018ko abu. 17a, 15:20
Iazko dantza txapelketako irudi bat. (Urola Kostako Hitza)

Zortzi bikotek parte hartuko dute lehian, eta horietatik lau azpeitiarrek osatutakoak izango dira. Beste bi bikotetako kide bana ere azpeitiarrak izango dira. Eguraldia tarteko, txapelketa Elkargunean izango da, 18:00etan hasita.

Gaur, abuztuak 17, arratsaldean jokatuko dute Bikote Helduen Dantza Txapelketa Azkoitian, eta zortzi bikote ariko dira lehian 18:00etan hasita. Eguraldia tarteko, Balda plazan beharrean Elkargunean izango da Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako saioa, eta 16 urtetik gorako hainbt azpeitiar dantzarik parte hartuko dute bertan.

Honako hauek dira bikote parte-hartzaileak: Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia), Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta (Azpeitia), Maider Arrieta eta Jon Ander Iriondo (Azpeitia), Leire Eizmendi eta Gorka Kerejeta (Errezil-Azpeitia), Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia), Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia), Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara) eta Maider Aginaga eta Iker Belintxon (Lezo).

Txapelketa bukatzean hainbat sari banatuko dute. Irabazleek 200 euro, oroigarria, txapela eta zapia jasoko dituzte. Bigarren sailkatzen direnek 180 euro eta oroigarria eskuratuko dute, eta hirugarrenek 170 euro eta oroigarria. Gainerako bikote guztiek ere 125 euro jasoko dituzte.