Bizikletak uzteko gunea egokitu dute Perez Arregi plazan

Uztarria.eus 2018ko abu. 17a, 15:09

Bizikletak uzteko gunea egokitu du Udalak Perez Arregi plazatxoan. Hain zuzen ere, Uztarriaren egoitzaren atarian jarri dute aparkalekua, "herritarren eskaerei erantzunez". Erakundeak azaldu duenez, herriko beste hainbat gunetan ere egokituko dituzte bizikletentzat guneak, baina ez dute zehaztu non ezarriko dituzten.