Jexux Arrizabalaga: "Urtean zehar maiz bildu behar izaten dugu Aste Nagusia antolatzeko"

Berria.eus 2018ko abu. 15a, 19:19
Arrizabalaga eta Otxe. (Irutxuloko Hitza)

Adineko donostiar kaskarinek osatzen dute Xelebreak kofradia, eta hainbat ekitaldi antolatzen dituzte Aste Nagusi alternatiboan. Herritarrek jaia berreskuratu behar dutela adierazi nahi dute. Kideetako bat da Jexux Arrizabalagarekin (Azpeitia, 1947) eta Rosa Otxe (Donostia, 1940) hitz egin du Berriak. Beteranoek Donostiako Aste Nagusia ikusteko duten modu bereziaren berri eman dute.

Zergatik Xelebreak izena? Zeuen burua xelebretzat duzue?

Rosa Otxe: Antzinako xelebreei eginiko omenaldia da, parrandazaleak zirelako. Horietako bat da Hernaniko Etxekalte [Gipuzkoa]. Sekulako parrandak egiten zituen Donostian, XIX. mendean, eta, azkenean, Hernanitik ateratzea debekatu zioten.

Jexux Arrizabalaga: Adin batetik aurrera parranda ahazteko ideia puskatu nahi genuen. Oso sartuta egon da ideia hori hemen azken urteotan. Hautsi nahi dugu, besteak beste, ez delako erreala, eta ez delako inoiz izan. Ohiko bide horretatik ateratzera gonbidatu nahi dugu jendea; horregatik Xelebreak.

Jendea adinaren arabera diskriminatzea da adinkeria. Hori adibide bat da?

J. A.: Bai. Kofradia izan aurretik ere Kantujiran eta dantzan ibiltzen ginen, eta jende gazte eta progresistak esaten zigun: "Baina zuek adin horrekin dantzan ibiltzea ez al da apur bat lotsagarria?".

R. O.: Niretzat garrantzitsuena gazteekin egotea da. Asko dugu ikasteko gazteekin, eta geuk ere, gure esperientziarengatik, badugu zer irakatsi, beharbada.

Zer-nolako ekitaldiak antolatzen dituzue piraten egitarauan?

J. A.: Folk Eguna kofradia izan aurretik ere antolatzen genuen. Zaharren Eguna izena ez genuen onartu, eta, hasieran, Helduen Eguna jarri zioten. Orain hori ere ez dugu onartzen; beraz, Folk Eguna.

Jarraitu Arrizabalagari eta Otxeri egindako elkarrizketa osoa Berria.eus-en.