Zuhaitz bat erori da Garmendi auzoan

Uztarria.eus 2018ko abu. 10a, 15:33

Asteazken gaueko ekaitzak izan du eraginik herrian. Atzo goizean, zuhaitz bat erorita aurkitu zuen herritar batek. Garmendi auzoko baratze batekoa da zuhaitza, eta ondoko belardi batera erori da. 40 urte inguruko intxaurrondoa da haizeak bota duena.