'Arria II'.ak aizkora hartuko du berriz

Uztarria.eus 2018ko abu. 10a, 11:41
'Arria II'.a, iaz egin zioten omenaldian.

Jose Ignazio Orbegozo Arria II.a eta Anjel Arrospide Mikel Mindegiaren eta Patxi Astibiaren aurka lehiatuko dira bihar, Sunbillan (Nafarroa), 19:00etatik aurrera. Lau aizkolariak txapelketetatik apartatuta zeuden arren, lehiara itzuliko dira.

Azken urteak txapelketetaik aparte daramatzan arren, Jose Ignazio Orbegozo Arria II.ak (Azpeitia, 1945) aizkorari helduko dio bihar berriz. 72 urte ditu azpeitiarrak, eta 62 urteko Anjel Arrospiderekin batera itzuliko da lehiara; 69 urteko Mikel Mindegiaren eta 75 urteko Patxi Astibiaren aurka lehiatuko dira. Historiako lau aizkolari onenetarikoak ariko dira nor baino nor; izan ere, lauren artean Euskal Herriko hogei txapel eskuratu dituzte.

Denboaren joanak txapelketetatik apartatu ditu lau aizkolariak, baina adinak ez dizkie pistara itzultzeko animoak kendu. Bihar, larunbata, Ramon Latasa memoriala jokatuko dute Sunbillan (Nafarroa), eta bertan lehiatuko dira laurak. Txanda librean, sei kanaerdiko ebaki beharko dituzte. Ikusmina piztu du lau beteranoen itzulerak.

Irakurri hemen iaz Arria II.ari egindako elkarrizketa.