'Go!azen' telesailaren grabaketa dela eta, Loiolabidetik Ikasberrirako bidea itxiko dute bihar

Uztarria.eus 2018ko abu. 9a, 20:57
Loiolabideko biribilgunea.

08:00etatik 15:00etara bitartean, autoek ezingo dute Loiolabidetik Ikasberriko biribilgunera joan. Bide hori itxita dagoen bitartean, suhiltzaileen ondoko errepidetik bideratuko dituzte autoak.

Go!azen telesaila grabatzen ari dira egunotan Esklabetan, eta hori dela eta, inguru horretako errepidean eragozpenak izango dira bihar, ostirala. Hain zuzen ere, GI-631 errepidea itxi egingo dute bihar, Loiolabidetik Ikasberriko biribilgunera doan zatian, 08:00etatik 15:00etara. Bide hori itxita dagoen bitartean, suhiltzaileen ondoko errepidetik bideratuko dituzte autoak.