Erdi Aroko almendra eta inaziotar guneak ezagutzeko bisita gidatua izango da igandean

Uztarria.eus 2018ko abu. 9a, 15:19
Madalena izango da igandean bisitatuko duten lekuetako bat.

12:00etan abiatuko da bisita plazatik, eta Juan Bautista Mendizabalek gidatuko du. Besteak beste, Bazozabal, Enparan dorretxea, Madalena eta parrokia bisitatuko dituzte. Parte hartzeko, izena ematea komeni da.

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan, Erdi Aroko almendra eta inaziotar guneak bisitatzeko aukera izango da igandean, abuztuak 12. Azpeitiko gune historikoan zehar ibilbidea egingo dute, eta Loiolako Inaziorekin lotura duten guneetan geldialdiak egin ere bai. Juan Bautista Mendizabal ariko da gidari lanetan, eta hark gune horiek Azpeitiko bilakaera historikoan izan zuten garrantzia azalduko du. Besteak beste, Bazozabal, Enparan dorretxea, Madalena eta parrokia bisitatuko dituzte.

12:00etan hasiko da bisita, plazatik abiatuta, eta doan izango da. Hori bai, parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da, info@ignaziotarlurraldea.com helbidera idatzita edo 943-15 18 79 telefonora deituta.