Donostiako Aste Nagusia tarteko, gaueko autobus zerbitzu berezia izango da

Uztarria.eus 2018ko abu. 9a, 14:24

Abuztuaren 11tik 18ra bitartean, bi egunak barne, autobusak izango dira Azpeitia eta Donostia artean. Azpeititik 00:00etan abiatuko da autobus bat, eta 0:55ean iritsiko da Donostiara. Itzultzeko, berriz, 01:05ean irtengo da autobusa Donostiatik, eta 02:00etan iritsiko da Azpeitira.

Donostiako Aste Nagusia dela eta, larunbat honetatik datorrenera –abuztuaren 11tik 18ra, biak barne–, gaueko autobus zerbitzu berezia izango da. UK01 linean izango dira aldaketak, hau da, Azkoititik abiatu, eta Azpeitia nahiz Zestoa zeharkatuz Donostiara joaten den autobus zerbitzuan. Azpeititik 00:00etan abiatuko da autobus bat, eta 0:55ean iritsiko da Donostiara. Itzultzeko, berriz, 01:05ean irtengo da autobusa Donostiatik, eta 02:00etan iritsiko da Azpeitira.

Bestalde, Donostiako autobus geltokietan ere izango dira aldaketak. Hain zuzen ere, Askatasunaren Hiribideko geltokia Zubieta kaleko 14. zenbakira aldatuko da festa egunetan, 21:30etatik aurrera.