Udalak akordioa sinatu du Dendarteanekin, herriko merkataritza sustatzeko

Uztarria.eus 2018ko abu. 8a, 12:16

Herrietako merkatari txikiak oztopo eta erronka berriei aurre egin beharrean aurkitu dira azken urteotan, eta bide horretan, Dendartean Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu, enpresa eta autonomo elkarteen bilkurako kide da Azpeitiko Bertan merkatari elkartea duela zenbait urtetatik. Etorkizuneko erronkei elkarlanean erantzutea da Dendarteanen helburua.

Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu du Dendarteanekin, eta orain arte bezala lankidetzan segitzeko konpromisoa berretsi dute bi aldeek. Akordio horretan adostu dutenez, Udalak 8.000 euro emango dizkio Bertani. Hitzarmena sinatzen izan zen duela zenbait egun udaletxean Amador Viteri Dendarteaneko lehendakaria, Eneko Etxeberria alkatearekin batera.

Udalaren eta Bertanen arteko elkarlanaren emaitza da, besteak beste, Azpeitia Txartela. Txartel horren helburua da Azpeitiko zerbitzu publikoetarako baliagarria izatea eta Bertaneko fidelizazio txartela izatea.