Beroari aurre egiteko, zipriztinak

Uztarria.eus 2018ko abu. 7a, 11:50

Bero egiten ari du azken egunotan. Atzo, esaterako, 35 graduko tenperaturara ere iritsi ziren markagailuak, eta bakoitzak ahal bezala egin zion aurre beroari. Hondartzara nahiz igerilekura joango ziren herritar asko eta asko, baina bestelako planik ere egin zuten zenbaitek: Izarraizko Atea parkeko ur txorroetan freskatu ziren hainbat herritar. Bainujantziak soinean, puxikekin nahiz ur pistolekin jolasean aritu ziren hainbat gaztetxo, zipriztinez zipriztin, gozatu ederra hartuz. Honelako itxura zuten ur txorroek atzo arratsaldean: