Sustoa, Patxo erretegian

Uztarria.eus | Argazkia
2018-08-04 11:07

Patxo erretegian izualdia pasatu zuten atzo, ostirala. 22:15 aldera, tximiniatik ke pila bat ateratzen hasi zen, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, olioa gehiegi berotu zelako sortu zen kea, baina ez zen surik sortu. Suhiltzaileek berehala kontrolatu zuten egoera, eta ez zen kalterik izan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa