Tren historikoekin 57 irteera antolatu dituzte abuztuan Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.eus 2018ko abu. 3a, 11:20
Diesel motordun trenak aste barruan ibiliko dira, museoan bertan.

Lurrun trenak asteburuetan eta jaiegunetan ibiliko dira museoa eta Lasao arteko ibilbidean. Astegunetan, berriz, diesel motordun trenak aterako dituzte, museoan bertan.

Tren historikoekin 57 irteera eskainiko dituzte aurten Burdinbidearen Euskal Museoan. Horietako 13 lurrun trenekin egingo dituzte, eta gainerakoak diesel motordun trenekin.

Lurrun trenak asteburuetan eta jaiegunetan ibiliko dira museoa eta Lasao arteko ibilbidean; zapatuetan bi irteera egingo dituzte, 12:30ean eta 18:00etan, eta igandean bakarra, 12:30ean. Astegunetan, berriz, diesel motordun trenak aterako dituzte, museoan bertan; asteartetik ostiralera ibiliko dira diesel trenak museo barruan, 12:30ean eta 18:00etan. Diesel motordun trenen zerbitzu hori abuztuan bakarrik eskainiko dute.