Saninazioak 2018

Zozketarekin itxi ditu ateak Uztarriaren tonbolak

Uztarria.eus 2018ko abu. 2a, 13:36

Atzo gauean itxi zuen festetako tonbola Uztarria Komunikazio Taldeak. Eta, urtero bezala, tonbola ixtearekin batera egin zuen aurtengo lau sari berezien zozketa. Zenbaki saridunen jabeek irailaren 3tik 14ra joan beharko dute Uztarriaren egoitzara, sarien bila; lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeen txanda irailaren 17tik 28ra zabalduko da.

Atzo gauean itxi zituen Uztarria Komunikazio Taldeak aurtengo saninazioetan Erdikalean irekita izan duen tonbolaren ateak.

Zenbaki saridunak

Honako hauek dira zenbaki saridunak:

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 6038
  • Ordezko zenbakia: 5457

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Halcon Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 1984
  • Ordezko zenbakia: 8782

Netbooka, Ukabi Informatika dendaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 7986
  • Ordezko zenbakia: 4210

Zozketako sariak jasotzeko epeak

Zenbaki saridunak dituztenek Uztarriaren egoitzara, Perez Arregi plazako 1. zenbakira, joan beharko dute sarien bila, irailaren 3tik 14ra. Opariaren jabeak ez badira agertzen bi aste horietan, ordezko zenbakiak dituztenek bi aste gehiago izango dituzte sariak jasotzeko, irailaren 17tik 28ra.

Gainontzeko sariak jasotzeko aukera

Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.