Saninazioak 2018

San Inazio bigarreneko arratsaldea, irudietan

Uztarria.eus 2018ko abu. 1a, 21:22

San Inazio bigarreneko goizeko eta eguerdiko ekitaldien ondoren, festa giroak jarraitu du arratsaldean. Marea Arroxak antolatutako Emakumeak Plazara egitasmoa izan da plazan, eta parte hartzaileek ginkana feminista egin dute. Gaztetxoenek zezen txikiekin jolasteko aukera izan dute Done Jakue kalean egokitutako zezen plazan. Emakumeen pilota partidak jokatu dituzte Frontoi Txikian, eta herritarren ikusmina sortu dute horiek.

Hona hemen gaur arratsaldeko hainbat irudi: