Saninazioak 2018

Altuna III. eta Albisu nagusi San Inazio eguneko pilota partidan

Uztarria.eus 2018ko abu. 1a, 12:20

Ehunka pilotazale elkartu ziren atzo, San Inazio egunez, duela bi hilabete inguru eraberritutako Izarraitz pilotalekuan. Izan ere, Ilunpe pilota elkarteak antolatutako profesionalek eskuzko partidak izan ziren bertan, 22:30ean hasita.

Lehen norgehiagoka Alberdi azpeitiarrak eta Erostarbek jokatu zuten Etxeberriaren eta Arangurenen aurka, eta 22 eta 18 nagusitu ziren gorriak. Bigarren partidak ikusmina piztu zuen ikusleen artean, baina espero baino partida kaskarragoa jokatu zuten Altuna III.ak eta Albisuk Olaizola II.aren eta Zabaletaren kontra.  Gorriek –Altuna III.ak eta Albisuk– 22 eta 16 irabazi zuten norgehiagoka.