Saninazioak 2018

Emilio de Justo toreatzailea eta Ana Romero ganadutegia nagusi, saninazioetako zezenketetan

Uztarria.eus 2018ko abu. 1a, 16:08

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak, Udalaren laguntzaz, erabaki du zein diren 2018ko saninazioetako zezenketetan nabarmendu diren toreatzailea eta zezena. Batzordearen arabera, Emilio de Justo toreatzailea eta Ana Romero ganadutegiko Cunero zezena –49 zenbakiduna– izan dira nagusi aurtengo San Inazio jaietako zezenketetan. Atzo, San Inazio egunez, jakinarazi zuen erabakia Zezenzale Batzordeak.

Emilio de Justo, Juan de Alamo eta Luis David Adame toreroak uztailaren 29ko zezenketan aritu ziren Ana Romero ganadutegiko zezenekin. Egun horretako zezenketa hasi aurretik Azpeitiko Udalak saria eman zion Ana Romero ganadutegiari. Izan ere, 2017ko San Inazio jaietako zezenketetan ere Ana Romero ganadutegia izan zen nabarmendu zena.

(Argazkiak: Azpeitiko zezen plaza)