Saninazioak 2018

San Inazio bezperako arratsaldea, irudietan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 30a, 21:54

Goizeko ekitaldien ostean, festa giroan jarraitu dute arratsaldean Azpeitian. Karpaguneko jolasak hasi dira 17:00etatik aurrera; besteak beste, aulki jokoan eta puxikekin lehian aritu dira hainbat herritar. Horrez gain, Kantu Kolore taldea aritu da zuzenean Olazko Andre Mariaren plazan, 18:00etan hasita, eta umeek ederki pasatu dute taldearekin dantzan eta kantuan. Bestalde, bigantxak eta zezen txikiak izan dira Done Jakue kalean. Handik gertu, Frontoi Txikiaren ondoan, FrontOI! Txiki Fest egin dute, eta jende ugari bildu da bertan.

Hona hemen gaur arratsaldea, irudietan: