Udalak autobusak antolatu ditu atzo hil zen gazte nuarbetarraren hiletara joateko

Uztarria.eus 2018ko uzt. 30a, 18:04

Bihar, 19:00etan, izango da hileta, Nuarben, eta 18:00etan abiatuko dira autobusak, anbulatorio aurretik.

Azpeitiko Udalak autobusak antolatu ditu atzo hil zen Nuarbeko gaztearen hiletara joateko. Bihar, 19:00etan izango da hileta, Nuarben, eta 18:00etan aterako dira autobusak Azpeitiko anbulatorio aurretik. Itzultzeko ere izango dira autobusak. Gazte nuarbetarraren lagunei eta senideei bere elkartasuna eta doluminak adierazi nahi dizkie udalak momentu latz hauetan.