Ignacio Otaño atezaina, Tenerife B taldera

Uztarria.eus 2018ko uzt. 30a, 12:18
Ignacio Otaño, Garmendipen.

Irungo Real Union taldean azken denboraldia egin ondoren, Espainiako futbol ligako Bigarren B Mailan jarraituko du azpeitiar atezainak.

Ignacio Otaño (Azpeitia, 1995) atezainak Espainiako futbol ligako Bigarren B Mailako C.D Tenerife B taldearekin jokatuko du hurrengo denboraldian.Tenerife futbol klubak atzo, igandea, eman zuen fitxaketaren berri. 

Aurreneko urratsak Lagun Onak futbol taldean egin zituen Otañok, eta Realera joan zen ondoren. Hiru urte eman zituen han, eta etxera itzuli zen 2014. urtean, Lagun Onakeko lehen taldearekin jokatzeko. Espainiako Ligako Hirugarren Mailan aritu zen azpeitiar atezaina Lagun Onakekin. Bigarren B Mailako Real Union taldera mugitu zen gero, eta han egin du azken denboraldia. Maila berean baina talde berriarekin ekingo dio denboraldiari Otañok.