Saninazioak 2018

Aimar Erostarbe eta Maddi Arizmendik irabazi dute 38. Inazio Deuna txirrindularitza lasterketa

Mailo Oiarzabal 2018ko uzt. 29a, 20:37

Saninazioetako kadeteen 38. Inazio Deuna txirrindularitza lasterketa jokatu da gaur arratsaldean, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta. 16:00 aldera izan du irteera probak Perez Arregi plazan. Irteten aurrenak neskak izan dira. Zortzi txirrindularik parte hartu dute, eta Maddi Arizmendi hernaniarra (Gipuzkoa-Goiberri taldea) izan da lasterketa bukatzen aurrena. Haren atzetik bigarren Kattalin Iriondo oiartzuarrak (Allerru) egin du, eta hirugarren Irantzu Solaguren urduliztarrak (Seguros Bilbao). Nesketan, Gipuzkoako Kadete Sariko azken proba jokatu da, eta honen irabazlea Kattalin Iriondo izan da.

Mutilen proban 74 txirrindularik parte hartu dute. Kasu honetan, esprint gogor baten ondoren, helmugan aurrena, Aimar Erostarbe oñatiarra (Ulma taldea) izan da. Bigarren postuan Unai Cueva oñatiarrak (Ulma) bukatu du, eta hirugarren Zumaiako Viveros San Anton txirrindularitza taldeko Kimetz Etxabe debarrak egin du.