Final estuak eta emozioa Cesar Valverde pilota txapelketan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 28a, 19:43

Plazan eta Astotegian Baserritarren Eguneko txapelketak eta lehiaketak jokoan ziren bitartean, Frontoi Txikian ere gogor aritu dira Cesar Valverderen omenezko txapelketaren finaletan lehiatu diren pilotari gaztetxoak. 10:30ean hasita, zortzi final jokatu dira bertan, zein baino zein estuagoak. Emozioa nagusi izan da neurketa ia guztietan, hirurak arte luzatu den jardunaldian.

Hauek izan dira emaitzak:

Benjamin aurrekoak (2011. urtean jaiotakoak, banaka):

  • Jon Egibar 16-12 Unax Larramendi.

Benjamin aurrekoak (2010. urtean jaiotakoak, banaka):

  • Iñaki Kerejeta 15-16 Julen Urrestilla.

Benjaminak (banaka):

  • Oinatz Azpitarte 14-16 Ibai Elustondo.

Benjaminak (binaka):

  • Mikel Iturralde-Xabier Kabue 11-16 Aimar Elosegi-Elorri Urkizu.

Kimuak (binaka):

  • Unai Eizagirre-Aiert Uria 16-15 Xuban Ibarguren-Aritz Senperena.

Kimuak (binaka):

  • Ekain Azkue-Peio Ziarsolo 11-16 Xabat Egiguren-Jokin Artetxe.

Infantilak (binaka):

  • Beñat Labaka-Jokin Bidezabal 16-18 Beñat Ezama-Urtzi Egiguren.

Kadeteak (binaka):

  • Aimar Egiguren-Oier Alonso 13-18 Iker Egiguren-Haritz Larrañaga.