Saninazioak 2018

Presoen lagunek jantokia jarriko dute saninazioetan Azoka Plazan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 27a, 11:34

Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean askotariko jakiak dastatzeko aukera izango da Azoka Plazan, 20:00etatik aurrera. Presoen lagunek kudeatuko dute jantokia.

San Inazio jaietan –uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean– jantokia zabalduko dute presoen lagunek Azoka Plazan. Askotariko jakiak dastatzeko aukera izango da hiru egun horietan, hala nola oilasko errea, ogitartekoak, plater konbinatuak eta errazioak. Egunero 20:00etan zabalduko dute jantokia.