Apustu etxeen aurkako aldarria eraman dute Balentina Agirre plazara

Uztarria.eus 2018ko uzt. 27a, 11:37

Aurki apustu etxe bat zabalduko dute Balentina Agirre plazan, eta atzo negozio horren irekiera salatzeko elkarretaratzea egin zuten dozenaka lagunek. Lokalaren aurrean egin zuten protesta Apustu etxeak kanpora lelopean.

Ordu erdiko kontzentrazioa egin zuten, eta bukatzean, Elkar-ekin taldeko kide batek hartu zuen hitza. Hark apustu etxe batek ekar ditzakeen ondorioez ohartarazi zuen, eta amaitutzat eman zuen hiru asteko kanpaina. Aurrera begira, baina, egitasmo gehiago egiteko aukera zabalik utzi zuten.

Elkar-ekinek deitu zuen elkarretaratzea, eta Azpeitiko Gaztetxeak eta Ernaik babestu; izan ere, negozio berriaren irekieraren aurrean herriko hainbat eragilek agertu du "ezinegona".