Saninazioak 2018

Gaztetxoenek gozatu ederra hartu dute umeen barraka egunean

Uztarria.eus 2018ko uzt. 26a, 20:39

Umeen barraka eguna da gaur, eta gaztetxoenek gozatu ederra hartu dute. Normalean, bi euro ordaindu behar dira barraketako sarrerak, baina gaur euro baten trukean erosi ahal izan dira. Hori dela eta, haur ugari bildu da gaur Betharrameko jolastokian. Jauzika, Txiki Parkean, dragoian nahiz puzgarrietan jolasean ibili dira hainbat ume, irribarretsu eta alai.