"Hauxe da gure etxe aurrean dugun panorama"

Uztarria.eus 2018ko uzt. 26a, 12:17

Matxinada kaleko edukiontzien ondoan utzitako zabor pilak haserrea eragin dio herritar bati, eta ez da kale horretako bizilagunek Uztarriara argazkiak bidaltzen dituzten lehen aldia. Hala dio atzo Uztarriara argazkia bidali zuen bizilagunak: "Hauxe da gure etxe aurrean dugun panorama. Konpost poltsa, errefusa eta inguruko fruitu dendako zaborra. Hola segitzen baldin badugu firmak jasotzen hasiko gara edukiontziak beste leku batera eraman ditzaten. Aski da!".